XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DEFINIZIOAKMIGRAZIOA
Hemen erabilitako migrazio-kontzeptua egoitza-aldaketaren baliokide da; nahiz eta, definizioz legezko egoitza-aldaketa jasotzen den, migrazio-mugimenduen estatistikaren asmoa pertsonen ohiko egoitzan izaten diren aldaketa guztiak atzematea da.
EMIGRAZIOA
Jatorria EAEko udalerri batean izanik helburua erkidego horretatik kanpo, atzerria barne, duten migrazioak dira.
INMIGRAZIOA
Jatorria EAEtik kanpoko udalerri batean izanik, atzerria barne, helburua EAEn duten migrazioak dira.
EREMUA
Lurraldearen zedarritzeari dagokio, EAEko lurralde-mugek nola zedarritzen duten lurralde hori; beraz, bi eremu-mota bereizten dira: barnekoa, mugimenduak edo dagokion saldoa EAEren barruan gertatzen direnean. eta kanpokoa, mugimendu horiek EAE-ren eta Estatuko beste erkidegoen edo atzerriaren artean gertatzen direnean.
BARNE-MIGRAZIOA
Jatorria EAEko udalerri batean izanik helburua ere erkidego horretako beste udalerri batean duten migrazioak dira.
UDALERRI BARNEKO MIGRAZIOA
Udalerri baten barneko egoitza-aldaketak dira, zentsu-sekzio baten beraren barnean gertatzen direnak barne.
MIGRAZIO-SALDOA
Eremu geografiko jakin bati buruz, migrazio-saldoa